Elikagai alergiak gero eta ugariagoak dira egungo gizartean; izan ere, industriak gero eta elikagai gehigarri gehiago erabiltzen ditu biztanleon elikadurak substantzia berri pilo bat izatea eragin du, antzina existitzen ez zirenak. Beraz, inmunologia sistemak ez zituen ezagutzen eta egun gutxi ezagutzen dituenez kontrako erreakzioak sortarazten ditu gizakion gorputzean.
Erreakzio alergikoek sintoma ezberdinak eragiten dituzte pertsonen gorputzean, horiek hurrengoak izan daitezke:
- Larruazalean: urtikaria, dermatitis, ...
- Arnas- aparatuan: asma, ...
- Begietan: konjuntibitis
- Digestio-aparatuan: sabeleko mina, oka egitea, ...
- Sudurrean: azkura, errinitis, ...
- Anafilaxi edo shock anafilatikoa: erreakzio alergikorik larriena da, hilkorra izan daiteke eta. Sistematikoa da, gorputz osora zabaltzen delako erreakzioa egiten.
Ez da ahaztu behar zenbait alergiei aurre egiteko tratamendu zehatzik ez daudela hala ere, espezialista baten laguntza funtsezkoa da sintomak ahalik eta hoberen eramateko.