Elikadura
elikagaiak edo janariak eman edo hartzeko egiten
den ekintza eta
horren ondorioa da. Normalean ahotik
egiten da, baina kasu berezietan beste bide
batzuetatik ere egin daiteke, hala nola: ipurditik, sonda baten
bitartez,... Nutritzeko berriz, era bakarra dago.
Hona hemen elikagai ezberdinak biltzen dituen argazkien collage bat:
Aurretik azaldutakoa aintzat hartuta gomendagarria da elikadura eta nutrizioaren arteko ezberdintasunak zeintzuk diren azaltzea. Elikadura ekintza bolondres eta kontzientea da eta elikagaien irensketarekin amaitzen da. Ekintza kontzientea denez gizakiok aldatu dezakegun gauza bat da bakoitzaren bizi kalitatean eragin zuzena izanik.
Nutrizioa berriz, elikagaien liseriketa, zurgaketa, garraioa eta
zelulen erabileraren ekintza oharkabekoa da; organismoak elikagaiak sustantzia
erabilgarrietan bihurtzeko egiten dituen prozesu fisiologikoak dira
aipatutakoak. Gainera, azpimarratzekoa da gaixotasunik ez dagoenean nutrizioa
elikaduraren mende dagoela. Atal honekin amaitzeko, nutrizioaren funtzioak
zeintzuk diren aipatuko ditut: energetikoa, erregulatzailea eta plastikoa.