ONGI ETORRI! Blog honetan elikadurarekin lotura duten zenbait aspekturen inguruan informazioa aurkitzeko aukera izango duzu. Azken batean, izaki bizidunon egunerokotasunean nutrizioa bizi funtzio garrantzitsu bat da eta horretan elikadura sartzen da. Horregatik, bi kontzeptu horien arteko ezberdintasunak zeintzuk diren azaltzeaz aparte, elikadurak kirolarekin edota emozioekin duen lotura zein den azaltzen da. Gainera, osasuntsu egoteko gomendioak aipatzen dira, elikadurarekin zerikusia duten gaixotasunak, … beste arlo batzuen artean. Hori dela eta, animatu eta gozatu bertan agertzen den informazioarekin!

2013(e)ko abenduaren 11(a), asteazkena

ALERGIEN SINTOMAK


  Elikagai alergiak gero eta ugariagoak dira egungo gizartean; izan ere, industriak gero eta elikagai gehigarri gehiago erabiltzen ditu biztanleon elikadurak substantzia berri pilo bat izatea eragin du, antzina existitzen ez zirenak. Beraz, inmunologia sistemak ez zituen ezagutzen eta egun gutxi ezagutzen dituenez kontrako erreakzioak sortarazten ditu gizakion gorputzean. 

    Erreakzio alergikoek sintoma ezberdinak eragiten dituzte pertsonen gorputzean, horiek hurrengoak izan daitezke: 
  • Arnas- aparatuan: asma, ...
  • Begietan: konjuntibitis
  • Digestio-aparatuan: sabeleko mina, oka egitea, ...
  • Sudurrean: azkura, errinitis, ... 
  • Anafilaxi edo shock anafilatikoa: erreakzio alergikorik larriena da, hilkorra izan daiteke eta. Sistematikoa da, gorputz osora zabaltzen delako erreakzioa egiten. 




   Ez da ahaztu behar zenbait alergiei aurre egiteko tratamendu zehatzik ez daudela  hala ere, espezialista baten laguntza funtsezkoa da sintomak ahalik eta hoberen eramateko.

2013(e)ko abenduaren 10(a), asteartea

ELIKAGAIEN ALERGIAK



    Elikagaiei alergiak izatea elikagai bat kontsumitu, ukitu edo arnastearen ondorioz, pertsonen sistema immunologioan kontrako erreakzioak sortzean eragiten dituzten arazoak dira.

    Gaur egun gero eta elikagai gehiagok sortarazten dituzte alergia eta intolerantziak 170 elikagai baino gehiago antzematen dira. 

    Alergiak mota askotakoak izan daitezke eta horrek sintoma ezberdinak izatea eragiten die alergiak pairatzen dituzten pertsonei.

  • Herritarren artean; Alergiak sorrarazten dituzten eligaien kopuru handienak fruitu lehorrek eta itsaskiek osatzen dute.

  • Umeen artean:  aurrautzek eta esneak sorrarazten dituzte bularreko umeen alergien % 75a. Sintomak goiztiarrak izaten dira  eta epe luzean iraun dezakete. Batzuetan urte batzuk pasatu ostean, elikagai horiek berriro kontsumitu ditzakete, baina kopuru txikian. 3 eta 5 urte bitarteko umeen artean gora egiten da aurrautzekiko, arrainekiko eta fruitu lehorreko alergiak. 6 urtetik gora nabarmen gora egiten dute lekaleekiko eta frutuekiko intolerantziak.

  • Helduen artean:  fruitu eta fruitu lehorrak dira alergia gehien eragiten dituztenak.

    Hurrengo web orrialdean Elika kontsumitzaileentzat izena daukana alergia edo intolerantzia eragiten duten elikagai nagusiak biltzen dituen taula bat agertzen da. Bertan, elikagaia, horren deskribapena eta tratamendua zein den zehaztuta agertzen da.