Elikadura osasuntsu bat izateko ezinbestekoa da
elikagai ezberdinen arteko nahasketa modu orekatu baten egitea. Horrela, modu
ezberdinean gure gorputzari laguntzen diogu, batzuek energia ematen digutelako,
beste batzuk, hezurrak sendotzen laguntzen digute, ...
Elikaduraren inguruan hitz egiten denean kontuan hartu
beharreko atal bat elikagai gurpila edo elikadura piramidea deritzona da.
Izan ere, bertan, elikagaiak osagaien arabera banatzen dira eta bakoitzak
funtzio zehatz bat burutzen du.
- Proteinak: Elikagai
egituratzaileak dira, hori dela eta, hazten, garatzen eta hezurrak nahiz
muskuluak osasuntsu izaten laguntzen digute. Adibidez: arrautzak, esnea,
okela, arraina, ... ( 1 eta 2. taldeak)
- Bitaminak: Elikagai
erregulatzaileak dira gorputzari ondo funtzionatzen laguntzen bait diote
bitaminak eta substantzia mineralak dituztelako. Adibidez: sagarra,
madaria, banana, azalorea, lekak, ... Azken batean, fruta eta barazki
guztiak. ( 3. eta 4. taldeak)
- Azukreak
eta koipeak: Elikagai energetikoak dira
eguneroko jardueretan behar dugun energia ematen digutelako. Adibidez:
patatak, pastelak, ogia, txokolatea, fruitu lehorrak, gurina, ...
( 5., 6. eta 7. taldeak)
Hurrengo web orrian http://zientzia.net/artikuluak/elikagaien-gurpila/ elikagai
gurpilaren inguruko zehaztasun gehiago aurkitzeko aukera dago.