Garai batean, hozkailuak sortu baino arinago, janari galkorrak, hoztu edota tenperatura jakin batean gordetzeko metodo ezberdinak zeuden; hala nola: haragia gatzetan sartzea, arraina oliotan, ...

Pixkanaka- pixkanaka, gizartea garatzen joan zen eta horrekin batera teknologia berriak sortzen joan ziren, egun balio izugarria dutenak. Horien artean, hozkailua dugu. Tresna honen bitartez, janari galkorrak, hoztu nahi diren edari zein janariak, ... tenperatura jakin batean sartzen dira. Azken batean, hotza modu artifizial batean sortzen du eta gailu horren bidez bertan dauden janariak
eta edariak ongi mantentzen dira. Hozkailua, armairu moduko bat dela esan daiteke bere funtzioa berdina delako hotza ematen duen funtzio horretaz aparte. Etxetresana erabilgarrienetako bat da.
Etxetresan honek janari ezberdinak gordetzeko aukera ematen duenez, biltegi baten antza du, modu egoki baten gune ezberdinak dituenez elikagai bakoitzari leku finko bat ezartzea ezinbestekoa da dena ordenatuta izateko.
Ez da ahaztu behar ez dela leporaino bete behar; izan ere, haize hotzak ez du elikagaien artetik pasatzerik izango eta ez du behar bezala hoztuko bertan dauden janari guztiak. Gainera, janari hondarrak elikagaiak gordetzeko ontzi egokietan gordetzea gomendagarri dela uste du, horietatik usaina ez delako ateratzen eta tupper baten sartuta izan ez gero ez da bertan aurkitzen diren jakiez zikinduko.
Oso garrantzitsua den puntu bat sukaldatu berri diren janariak hozkailura ezin direla sartu da; izan ere, barruko tenperatura igotzeaz aparte, egun inportantzia handia duen gastu elektrikoa igoarazten duelako. Hobe da, giro- tenperaturan uztea eta ondoren, pixkat hotzituta dagoenean, hozkailuan sartzea.