Elikadurak zeinbait arazo eragiten ditu osasunarekin lotura estua dutenak, horiek nutrienteen kantitatearen araberakoak izaten dira, eta noski, herrialdearen garapenaren araberakoak baita ere.
Aipatutakoa kontuan hartuta hurrengo gaixotasunak paira ditzakete herrialde ezberdinetako biztanleek:
Obesitatea: aurkitu dudan informazioa aintzat hartuta bi teoria bereizten dira. Alde batetik, nutrienteen gehiegizko injestari egozten zaiona, eta, bestetik, injesta egitean irentsitako elikagaien injesta egokia ez egiteagatik. Azpimarratzekoa da, obesitatea ez dela kaloria asko jatearen ondoriozko gaixotasun bat, baizik eta, behar ez diren elikagaien kaloria asko jatearen ondoriozkoa. Obesitatearen eragina askotan janari azkarra deritzon horren maiztasunagatik izaten da. Gaur egun, pizzak, hamburgesak, ... askotan jaten dira modu orekatu bat ez jarraituz. Horregatik, garrantzitsua da horiek jaten direnean modu orekatu eta neurtu baten egitea, eta noski, janari mota horiek noizean behin soilik jatea ez astero. Aipatzekoa da, gaixotasun hau pairatzen duten pertsonen eogeraren arabera eta osasun mailaren arabera tramendu ezberdinak egiten zaizkiela gaixotasunari aurre egiteko posibilitatea ematen diena.
Egungo gizarte ohituren eraginez haurrek gaixotasun hori gero eta gehiago pairatzen dute ohitura osasuntsuen ukapena eginez. Horregatik etbn aurkitutako bideoa interesgarria iruditu zait atal honetan jartzea horren inguruko iritziak eta datuak agertzen dira ikerketa baten bidez ateratakoak.
Desnutrizioa: elikadura desegoki edo arazo metabiliko baten ondorioz sortutako osasun- arazoa da. Hau dieta ez-orekatu bat jarraitzearen ondorioz sortu ohi da. Desnutrizioak sortarazten dituen ondorioak batzuetan itzulezinak izan daitezke, batez ere, ume eta gazteetan ematen direnean. Aipatzekoa da, nutrizio desekogi batengatik eratorritako gaixotasun garrantzitsuen artean ezagunenak hurrengoak dira:
- bulimia nerbiotsua: jate nahaste bat da, asetu ezinezko janari handiak egin eta ondoren sentimendu " txar" ezberdinak sentiareazten ditu: errua, lotsa... Askotan sentimendu horiek izatean oka egitera edo hurrengo bazkarian ez jatera behartzen dituzte euren buruak. Pertsona hauek euren pisuarekiko kezka izugarriak izaten dituzte.
- anorexia nerbiotsua: pisuaren jaitsiera eragiten du eta jatorduetan jateko gogorik ez dituzten pertsonak pairatzen dute. Azken batean, gaixotasun hau, jate nahaste bat da. Pertsona horiek bere figurarekin izugarrizko obsesinua daukatenez oso argal egoteko desioa nahi dutenez janariak euren eguneroko bizitzan duen garrantzia gutxitzen diete eta oso elikagai gutxi jaten dituzte, argal mantentzeko.
Argazki honek azaldutako gaixotasunen irudikapena egiten du.