ONGI ETORRI! Blog honetan elikadurarekin lotura duten zenbait aspekturen inguruan informazioa aurkitzeko aukera izango duzu. Azken batean, izaki bizidunon egunerokotasunean nutrizioa bizi funtzio garrantzitsu bat da eta horretan elikadura sartzen da. Horregatik, bi kontzeptu horien arteko ezberdintasunak zeintzuk diren azaltzeaz aparte, elikadurak kirolarekin edota emozioekin duen lotura zein den azaltzen da. Gainera, osasuntsu egoteko gomendioak aipatzen dira, elikadurarekin zerikusia duten gaixotasunak, … beste arlo batzuen artean. Hori dela eta, animatu eta gozatu bertan agertzen den informazioarekin!

2013(e)ko azaroaren 21(a), osteguna

ELIKADURA ETA KIROLA



    Elikadura eta kirola uztartzeko momentua heldu dela uste dut, hori dela eta, gai horren inguruko zenbait gauza aipatu eta azaltzeari ekingo diot.

    Kirol- jarduerarako oinarri energetiko garrantzitsuena glukosa da. Ariketa fisikoa oso ona da osasunerako beti ere, maiztasun batetik egiten bada. Horren bidez, gorputzeko giharrak indartzeaz gain, hainbat onura ditu gure eguneroko bizitzan norbere gorputzarekin lortzen den oreka oso egokia sortzea eragiten duelako.

     Kirola egiten hasi aurretik elikadura egokitu egin behar da, hau da, elikagai osasuntsuak jan behar dira modu orekatu batean, gorputzari jarduera horri aurre egiteko osagaiak eskainiz; karbohidrato ugari duten elikagaien kontsumoa areagotu behar da ( arroza, artoa, gailetak, patatak, ogia, etab) bestela,gorputzak dituen erresebarbak agortu egingo liratezke, eta horrek ahulaldi beldurgarria azaldu eta ariketaren intentsitatea edo ariketa galaraztea ekarriko zigun. nekearen nekeaz. 

    Kontuan hartzeko beste puntu bat egingo den ariketaren iraupena da. Ordubete baino iraupen laburragoko ariketak egitean likido asko edatea ez da beharrezkoa baina esfortzua luzeagoa baldin bada, hasi baino arinago komeni izaten da ur asko hartzea eta kirola egin bitartean ur tragoak astiro hartzea. 




    Argazki honekin transmititu nahi izan dut elikadura eta kirola elkarreraginean egotea ezinbestekoa dela. Azken batean, elikadura orekatu bat izatea funtzeskoa delako ariketa fisikoan arazorik ez sortzeko. 



2013(e)ko azaroaren 18(a), astelehena

BIDEOA: ELIKADURA ETA EMOZIOAK



    Elikadura eta emozioen arteko lotura estu hori, 2013ko azaroaren 15ean argitaratutako blogean azaldu nuen, eta gaur gai horrekin zerikusia duen youtubeko bideo bat atxikituko dut.  Bideoa erderaz dago, baina bertan azaltzen dena ulertarraza dela uste dut Lehen Hezkuntzako umeetzako bideratu ez gero. Hori bai, kontzeptu konplexu batzuk agertzen direnean heldu baten azalpena ezinbestekoa izango da ikasleek bideoaren ildoa galdu ez dezaten.

    Bideoan agertzen diren ideietako batzuk hurrengoak dira: zergatik hesteari bigarren burmuin izenarekin ezagutzen da? ; janariak funtzio nutrizionala izateaz aparte plazerrarekin duen loturaren inguruko azalpenak ematen ditu eta azkenik, zergatik elikagai batzuek emozioetan eragin positiboagoak dituzten beste batzuek baino.