ONGI ETORRI! Blog honetan elikadurarekin lotura duten zenbait aspekturen inguruan informazioa aurkitzeko aukera izango duzu. Azken batean, izaki bizidunon egunerokotasunean nutrizioa bizi funtzio garrantzitsu bat da eta horretan elikadura sartzen da. Horregatik, bi kontzeptu horien arteko ezberdintasunak zeintzuk diren azaltzeaz aparte, elikadurak kirolarekin edota emozioekin duen lotura zein den azaltzen da. Gainera, osasuntsu egoteko gomendioak aipatzen dira, elikadurarekin zerikusia duten gaixotasunak, … beste arlo batzuen artean. Hori dela eta, animatu eta gozatu bertan agertzen den informazioarekin!
2013(e)ko azaroaren 18(a), astelehena
BIDEOA: ELIKADURA ETA EMOZIOAK
Elikadura eta emozioen arteko lotura estu hori, 2013ko azaroaren 15ean argitaratutako blogean azaldu nuen, eta gaur gai horrekin zerikusia duen youtubeko bideo bat atxikituko dut. Bideoa erderaz dago, baina bertan azaltzen dena ulertarraza dela uste dut Lehen Hezkuntzako umeetzako bideratu ez gero. Hori bai, kontzeptu konplexu batzuk agertzen direnean heldu baten azalpena ezinbestekoa izango da ikasleek bideoaren ildoa galdu ez dezaten.
Bideoan agertzen diren ideietako batzuk hurrengoak dira: zergatik hesteari bigarren burmuin izenarekin ezagutzen da? ; janariak funtzio nutrizionala izateaz aparte plazerrarekin duen loturaren inguruko azalpenak ematen ditu eta azkenik, zergatik elikagai batzuek emozioetan eragin positiboagoak dituzten beste batzuek baino.
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina