ONGI ETORRI! Blog honetan elikadurarekin lotura duten zenbait aspekturen inguruan informazioa aurkitzeko aukera izango duzu. Azken batean, izaki bizidunon egunerokotasunean nutrizioa bizi funtzio garrantzitsu bat da eta horretan elikadura sartzen da. Horregatik, bi kontzeptu horien arteko ezberdintasunak zeintzuk diren azaltzeaz aparte, elikadurak kirolarekin edota emozioekin duen lotura zein den azaltzen da. Gainera, osasuntsu egoteko gomendioak aipatzen dira, elikadurarekin zerikusia duten gaixotasunak, … beste arlo batzuen artean. Hori dela eta, animatu eta gozatu bertan agertzen den informazioarekin!

2013(e)ko azaroaren 15(a), ostirala

ELIKADURA ETA EMOZIOAK

 

    Ba al dakizu elikadura eta emozioaren arteko lotura zergatik eta nola ematen den? 

    Zenbait espezialistek baieztatu dute,  emozioek norberaren elikadura baldintzatzen dutela: positiboak badira, errazagoa izango da era osasuntsuan elikatzea; gatazkatsuak direnean, aldiz, elikaduran desokera sor dezaketela azpimarratzen dute.



    Pentsa daiteke arazo hori bakoitzaren fisionomiarekin ( pertsona baten aspektua ) ,  lotuta dagoela soilik, baina ez, beste faktore asko daude horretan eragina dutenak. Hona hemen batzuk: 

1. Norberaren haurtzaroa: Etapa horrek heldutasunean bakoitzak izango duen jarrera guztiz baldintzatzen du. Horregatik, txikitatik elikadurarekin harreman estua eta polita izatea funtsezkoa da haurtzarotik jateak sortarazten duen plazerra modu positiboa baten gogoratzeko. 

2. Norberaren barne larritasuna:  Beldurra, agresibitatea edota zailtasun afektiboak. Horrelako sentimenduak eduki arren kanporatu nahi ez dituzten pertsonek oro har, gehiago jaten dute larritasun horretatik liberatzeko. Hala ere, badago sentimenduak kanporatu nahi eta ezin dutenak, horiek inkontzienteki janari asko sartzen dute ahora, hitzen bidezko adierazpena gutxitu nahian. 


    Aipatutakoa aintzat hartuta esan beharra daukat, elikatzea ez dela soilik, janaria gorputzari eskaintzeko egiten den prozesua energia emateko, baizik eta bizitza prozesu bat da  barne sentimenduak eta emozioak nolabaiteko erlazioan egonda.
 Elikatzeko momentuan lagunekin edo familiarekin egotea onuragarria da norberaren gorputzarentza eta bizitzari zentzua ematen dioten gauzez gozatzen ikasteko.






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina