ONGI ETORRI! Blog honetan elikadurarekin lotura duten zenbait aspekturen inguruan informazioa aurkitzeko aukera izango duzu. Azken batean, izaki bizidunon egunerokotasunean nutrizioa bizi funtzio garrantzitsu bat da eta horretan elikadura sartzen da. Horregatik, bi kontzeptu horien arteko ezberdintasunak zeintzuk diren azaltzeaz aparte, elikadurak kirolarekin edota emozioekin duen lotura zein den azaltzen da. Gainera, osasuntsu egoteko gomendioak aipatzen dira, elikadurarekin zerikusia duten gaixotasunak, … beste arlo batzuen artean. Hori dela eta, animatu eta gozatu bertan agertzen den informazioarekin!

2013(e)ko abenduaren 11(a), asteazkena

ALERGIEN SINTOMAK


  Elikagai alergiak gero eta ugariagoak dira egungo gizartean; izan ere, industriak gero eta elikagai gehigarri gehiago erabiltzen ditu biztanleon elikadurak substantzia berri pilo bat izatea eragin du, antzina existitzen ez zirenak. Beraz, inmunologia sistemak ez zituen ezagutzen eta egun gutxi ezagutzen dituenez kontrako erreakzioak sortarazten ditu gizakion gorputzean. 

    Erreakzio alergikoek sintoma ezberdinak eragiten dituzte pertsonen gorputzean, horiek hurrengoak izan daitezke: 
  • Arnas- aparatuan: asma, ...
  • Begietan: konjuntibitis
  • Digestio-aparatuan: sabeleko mina, oka egitea, ...
  • Sudurrean: azkura, errinitis, ... 
  • Anafilaxi edo shock anafilatikoa: erreakzio alergikorik larriena da, hilkorra izan daiteke eta. Sistematikoa da, gorputz osora zabaltzen delako erreakzioa egiten. 




   Ez da ahaztu behar zenbait alergiei aurre egiteko tratamendu zehatzik ez daudela  hala ere, espezialista baten laguntza funtsezkoa da sintomak ahalik eta hoberen eramateko.

2 iruzkin:

  1. Alergiekin jaiotzen zara edo denboraren poderioz agertu ahal dira?

    ErantzunEzabatu
  2. Alergiak sortzearen ondorioak ezberdinak izan daitezke, batzuk elikadurak sortutakoak izan daitezke eta beste asko hautsak, animaliak,...
    Alergiak bizitzako lehengo momentuetatik agertu daitezkeen gaixotasunak dira eta hori dela eta, zure galderaren erantzuna erantzuten alergiak denboraren poderioz tratamendu baten bitartez intentsitatea moteldu dezaketela azpimarratu behar dut.

    ErantzunEzabatu