Elikagaiei alergiak izatea elikagai bat kontsumitu, ukitu edo arnastearen ondorioz, pertsonen sistema immunologioan kontrako erreakzioak sortzean eragiten dituzten arazoak dira.
Gaur egun gero eta elikagai gehiagok sortarazten dituzte alergia eta intolerantziak 170 elikagai baino gehiago antzematen dira.
Alergiak mota askotakoak izan daitezke eta horrek sintoma ezberdinak izatea eragiten die alergiak pairatzen dituzten pertsonei.
- Herritarren artean; Alergiak sorrarazten dituzten eligaien kopuru handienak fruitu lehorrek eta itsaskiek osatzen dute.
- Umeen artean: aurrautzek eta esneak sorrarazten dituzte bularreko umeen alergien % 75a. Sintomak goiztiarrak izaten dira eta epe luzean iraun dezakete. Batzuetan urte batzuk pasatu ostean, elikagai horiek berriro kontsumitu ditzakete, baina kopuru txikian. 3 eta 5 urte bitarteko umeen artean gora egiten da aurrautzekiko, arrainekiko eta fruitu lehorreko alergiak. 6 urtetik gora nabarmen gora egiten dute lekaleekiko eta frutuekiko intolerantziak.
- Helduen artean: fruitu eta fruitu lehorrak dira alergia gehien eragiten dituztenak.
Hurrengo web orrialdean Elika kontsumitzaileentzat izena daukana alergia edo intolerantzia eragiten duten elikagai nagusiak biltzen dituen taula bat agertzen da. Bertan, elikagaia, horren deskribapena eta tratamendua zein den zehaztuta agertzen da.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina