Elikagai motak mantenugai funtzioaren arabera banatzen dira. Horrela 3 talde handi bereizten dira:
- ERREGULATZAILEA: organismoaren funtzionamendu egokirako --> Bitaminak, Gatz mineralak eta ura.
- ENERGETIKOA: energia emateko --> Karbohidratoak eta koipeak
- ERAIKITZAILEA: zelula berriak sortzeko --> Proteinak
Ez da ahaztu behar denetarik jan behar dugula baina ez guztiak maiztasun berdinarekin. Gainera, proportzioz jatea ezinbestekoa da dieta orekatu bat izateko.
Esan beharra dago, elikagai batzuk jatorri ezberdinekoak izan daitezkeela hala nola:
- Landareetatik: lurretik jasotzen ditugu, adibidez: barazkiak, frutak, frutu lehorrak...
- Animalietatik: animaliengandik jasotzen direnak, adibidez: okela, arrautza, arraina, ...
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina