ONGI ETORRI! Blog honetan elikadurarekin lotura duten zenbait aspekturen inguruan informazioa aurkitzeko aukera izango duzu. Azken batean, izaki bizidunon egunerokotasunean nutrizioa bizi funtzio garrantzitsu bat da eta horretan elikadura sartzen da. Horregatik, bi kontzeptu horien arteko ezberdintasunak zeintzuk diren azaltzeaz aparte, elikadurak kirolarekin edota emozioekin duen lotura zein den azaltzen da. Gainera, osasuntsu egoteko gomendioak aipatzen dira, elikadurarekin zerikusia duten gaixotasunak, … beste arlo batzuen artean. Hori dela eta, animatu eta gozatu bertan agertzen den informazioarekin!

2013(e)ko abenduaren 11(a), asteazkena

ALERGIEN SINTOMAK


  Elikagai alergiak gero eta ugariagoak dira egungo gizartean; izan ere, industriak gero eta elikagai gehigarri gehiago erabiltzen ditu biztanleon elikadurak substantzia berri pilo bat izatea eragin du, antzina existitzen ez zirenak. Beraz, inmunologia sistemak ez zituen ezagutzen eta egun gutxi ezagutzen dituenez kontrako erreakzioak sortarazten ditu gizakion gorputzean. 

    Erreakzio alergikoek sintoma ezberdinak eragiten dituzte pertsonen gorputzean, horiek hurrengoak izan daitezke: 
  • Arnas- aparatuan: asma, ...
  • Begietan: konjuntibitis
  • Digestio-aparatuan: sabeleko mina, oka egitea, ...
  • Sudurrean: azkura, errinitis, ... 
  • Anafilaxi edo shock anafilatikoa: erreakzio alergikorik larriena da, hilkorra izan daiteke eta. Sistematikoa da, gorputz osora zabaltzen delako erreakzioa egiten. 




   Ez da ahaztu behar zenbait alergiei aurre egiteko tratamendu zehatzik ez daudela  hala ere, espezialista baten laguntza funtsezkoa da sintomak ahalik eta hoberen eramateko.

2013(e)ko abenduaren 10(a), asteartea

ELIKAGAIEN ALERGIAK



    Elikagaiei alergiak izatea elikagai bat kontsumitu, ukitu edo arnastearen ondorioz, pertsonen sistema immunologioan kontrako erreakzioak sortzean eragiten dituzten arazoak dira.

    Gaur egun gero eta elikagai gehiagok sortarazten dituzte alergia eta intolerantziak 170 elikagai baino gehiago antzematen dira. 

    Alergiak mota askotakoak izan daitezke eta horrek sintoma ezberdinak izatea eragiten die alergiak pairatzen dituzten pertsonei.

  • Herritarren artean; Alergiak sorrarazten dituzten eligaien kopuru handienak fruitu lehorrek eta itsaskiek osatzen dute.

  • Umeen artean:  aurrautzek eta esneak sorrarazten dituzte bularreko umeen alergien % 75a. Sintomak goiztiarrak izaten dira  eta epe luzean iraun dezakete. Batzuetan urte batzuk pasatu ostean, elikagai horiek berriro kontsumitu ditzakete, baina kopuru txikian. 3 eta 5 urte bitarteko umeen artean gora egiten da aurrautzekiko, arrainekiko eta fruitu lehorreko alergiak. 6 urtetik gora nabarmen gora egiten dute lekaleekiko eta frutuekiko intolerantziak.

  • Helduen artean:  fruitu eta fruitu lehorrak dira alergia gehien eragiten dituztenak.

    Hurrengo web orrialdean Elika kontsumitzaileentzat izena daukana alergia edo intolerantzia eragiten duten elikagai nagusiak biltzen dituen taula bat agertzen da. Bertan, elikagaia, horren deskribapena eta tratamendua zein den zehaztuta agertzen da. 


2013(e)ko abenduaren 5(a), osteguna

OBESITATEA ETA DESNUTRIZIOA


    Elikadurak zeinbait arazo eragiten ditu osasunarekin lotura estua dutenak, horiek nutrienteen kantitatearen araberakoak izaten dira, eta noski, herrialdearen garapenaren araberakoak baita ere.
    
    Aipatutakoa kontuan hartuta hurrengo gaixotasunak paira ditzakete herrialde ezberdinetako biztanleek:

    Obesitatea: aurkitu dudan informazioa aintzat hartuta bi teoria bereizten dira. Alde batetik, nutrienteen gehiegizko injestari egozten zaiona,  eta,  bestetik, injesta egitean irentsitako elikagaien injesta egokia ez egiteagatik.  Azpimarratzekoa da, obesitatea ez dela kaloria asko jatearen ondoriozko gaixotasun bat, baizik eta, behar ez diren elikagaien kaloria asko jatearen ondoriozkoa.  Obesitatearen eragina askotan janari azkarra deritzon horren maiztasunagatik izaten da. Gaur egun, pizzak, hamburgesak, ... askotan jaten dira modu orekatu bat ez jarraituz. Horregatik, garrantzitsua da horiek jaten direnean modu orekatu eta neurtu baten egitea, eta noski, janari mota horiek noizean behin soilik jatea ez astero. Aipatzekoa da, gaixotasun hau pairatzen duten pertsonen eogeraren arabera eta osasun mailaren arabera tramendu ezberdinak egiten zaizkiela gaixotasunari aurre egiteko posibilitatea ematen diena.
Egungo gizarte ohituren eraginez haurrek gaixotasun hori gero eta gehiago pairatzen dute ohitura osasuntsuen ukapena eginez.  Horregatik etbn aurkitutako bideoa interesgarria iruditu zait atal honetan jartzea horren inguruko iritziak eta datuak agertzen dira ikerketa baten bidez ateratakoak.


    Desnutrizioa: elikadura desegoki edo arazo metabiliko baten ondorioz sortutako osasun- arazoa da. Hau dieta ez-orekatu bat jarraitzearen ondorioz sortu ohi da. Desnutrizioak sortarazten dituen ondorioak batzuetan itzulezinak izan daitezke, batez ere, ume eta gazteetan ematen direnean.  Aipatzekoa da, nutrizio desekogi batengatik eratorritako gaixotasun garrantzitsuen artean ezagunenak hurrengoak dira:

 - bulimia nerbiotsua: jate nahaste bat da, asetu ezinezko janari handiak egin eta ondoren  sentimendu " txar" ezberdinak sentiareazten ditu: errua, lotsa... Askotan sentimendu horiek izatean oka egitera edo hurrengo bazkarian ez jatera behartzen dituzte euren buruak. Pertsona hauek euren pisuarekiko kezka izugarriak izaten dituzte. 

-  anorexia nerbiotsua: pisuaren jaitsiera eragiten du eta jatorduetan jateko gogorik ez dituzten pertsonak pairatzen dute. Azken batean, gaixotasun hau, jate nahaste bat da. Pertsona horiek bere figurarekin izugarrizko obsesinua daukatenez oso argal egoteko desioa nahi dutenez janariak euren eguneroko bizitzan duen garrantzia gutxitzen diete eta oso elikagai gutxi jaten dituzte, argal mantentzeko. 





    Argazki honek azaldutako gaixotasunen irudikapena egiten du.


    Orain aipatu eta azaldu ditudan gaixotasunak gainditzeko espezialistak daude tratamendu baten bitartez gaixotasun arazo horiek gainditu eta osasuntsu egoteko izugarrizko lana egiten dutenak. 

2013(e)ko azaroaren 28(a), osteguna

HOZKAILUEN GARRANTZIA



     Garai batean, hozkailuak sortu baino arinago, janari galkorrak, hoztu edota tenperatura jakin batean gordetzeko metodo ezberdinak zeuden; hala nola: haragia gatzetan sartzea, arraina oliotan, ...


     Pixkanaka- pixkanaka, gizartea garatzen joan zen eta horrekin batera teknologia berriak sortzen joan ziren, egun balio izugarria dutenak. Horien artean, hozkailua dugu. Tresna honen bitartez, janari galkorrak, hoztu nahi diren edari zein janariak, ... tenperatura jakin batean sartzen dira. Azken batean,  hotza modu artifizial batean sortzen du eta gailu horren bidez bertan dauden janariak
eta edariak ongi mantentzen dira. 

     Hozkailua, armairu moduko bat dela esan daiteke bere funtzioa berdina delako hotza ematen duen funtzio horretaz aparte.  Etxetresana erabilgarrienetako bat da.

     Etxetresan honek janari ezberdinak gordetzeko aukera ematen duenez, biltegi baten antza du, modu egoki baten gune ezberdinak dituenez elikagai bakoitzari leku finko bat ezartzea ezinbestekoa da dena ordenatuta izateko. 

     Ez da ahaztu behar ez dela leporaino bete behar; izan ere, haize hotzak ez du elikagaien artetik pasatzerik izango eta ez du behar bezala hoztuko bertan dauden janari guztiak. Gainera, janari hondarrak elikagaiak gordetzeko ontzi egokietan gordetzea gomendagarri dela uste du, horietatik usaina ez delako ateratzen eta tupper baten sartuta izan ez gero ez da bertan aurkitzen diren jakiez zikinduko.

      Oso garrantzitsua den puntu bat sukaldatu berri diren janariak hozkailura ezin direla sartu da; izan ere, barruko tenperatura igotzeaz aparte, egun inportantzia handia duen gastu elektrikoa igoarazten duelako. Hobe da, giro- tenperaturan uztea eta ondoren, pixkat hotzituta dagoenean, hozkailuan sartzea. 





2013(e)ko azaroaren 21(a), osteguna

ELIKADURA ETA KIROLA



    Elikadura eta kirola uztartzeko momentua heldu dela uste dut, hori dela eta, gai horren inguruko zenbait gauza aipatu eta azaltzeari ekingo diot.

    Kirol- jarduerarako oinarri energetiko garrantzitsuena glukosa da. Ariketa fisikoa oso ona da osasunerako beti ere, maiztasun batetik egiten bada. Horren bidez, gorputzeko giharrak indartzeaz gain, hainbat onura ditu gure eguneroko bizitzan norbere gorputzarekin lortzen den oreka oso egokia sortzea eragiten duelako.

     Kirola egiten hasi aurretik elikadura egokitu egin behar da, hau da, elikagai osasuntsuak jan behar dira modu orekatu batean, gorputzari jarduera horri aurre egiteko osagaiak eskainiz; karbohidrato ugari duten elikagaien kontsumoa areagotu behar da ( arroza, artoa, gailetak, patatak, ogia, etab) bestela,gorputzak dituen erresebarbak agortu egingo liratezke, eta horrek ahulaldi beldurgarria azaldu eta ariketaren intentsitatea edo ariketa galaraztea ekarriko zigun. nekearen nekeaz. 

    Kontuan hartzeko beste puntu bat egingo den ariketaren iraupena da. Ordubete baino iraupen laburragoko ariketak egitean likido asko edatea ez da beharrezkoa baina esfortzua luzeagoa baldin bada, hasi baino arinago komeni izaten da ur asko hartzea eta kirola egin bitartean ur tragoak astiro hartzea. 




    Argazki honekin transmititu nahi izan dut elikadura eta kirola elkarreraginean egotea ezinbestekoa dela. Azken batean, elikadura orekatu bat izatea funtzeskoa delako ariketa fisikoan arazorik ez sortzeko. 



2013(e)ko azaroaren 18(a), astelehena

BIDEOA: ELIKADURA ETA EMOZIOAK



    Elikadura eta emozioen arteko lotura estu hori, 2013ko azaroaren 15ean argitaratutako blogean azaldu nuen, eta gaur gai horrekin zerikusia duen youtubeko bideo bat atxikituko dut.  Bideoa erderaz dago, baina bertan azaltzen dena ulertarraza dela uste dut Lehen Hezkuntzako umeetzako bideratu ez gero. Hori bai, kontzeptu konplexu batzuk agertzen direnean heldu baten azalpena ezinbestekoa izango da ikasleek bideoaren ildoa galdu ez dezaten.

    Bideoan agertzen diren ideietako batzuk hurrengoak dira: zergatik hesteari bigarren burmuin izenarekin ezagutzen da? ; janariak funtzio nutrizionala izateaz aparte plazerrarekin duen loturaren inguruko azalpenak ematen ditu eta azkenik, zergatik elikagai batzuek emozioetan eragin positiboagoak dituzten beste batzuek baino.





2013(e)ko azaroaren 15(a), ostirala

ELIKADURA ETA EMOZIOAK

 

    Ba al dakizu elikadura eta emozioaren arteko lotura zergatik eta nola ematen den? 

    Zenbait espezialistek baieztatu dute,  emozioek norberaren elikadura baldintzatzen dutela: positiboak badira, errazagoa izango da era osasuntsuan elikatzea; gatazkatsuak direnean, aldiz, elikaduran desokera sor dezaketela azpimarratzen dute.



    Pentsa daiteke arazo hori bakoitzaren fisionomiarekin ( pertsona baten aspektua ) ,  lotuta dagoela soilik, baina ez, beste faktore asko daude horretan eragina dutenak. Hona hemen batzuk: 

1. Norberaren haurtzaroa: Etapa horrek heldutasunean bakoitzak izango duen jarrera guztiz baldintzatzen du. Horregatik, txikitatik elikadurarekin harreman estua eta polita izatea funtsezkoa da haurtzarotik jateak sortarazten duen plazerra modu positiboa baten gogoratzeko. 

2. Norberaren barne larritasuna:  Beldurra, agresibitatea edota zailtasun afektiboak. Horrelako sentimenduak eduki arren kanporatu nahi ez dituzten pertsonek oro har, gehiago jaten dute larritasun horretatik liberatzeko. Hala ere, badago sentimenduak kanporatu nahi eta ezin dutenak, horiek inkontzienteki janari asko sartzen dute ahora, hitzen bidezko adierazpena gutxitu nahian. 


    Aipatutakoa aintzat hartuta esan beharra daukat, elikatzea ez dela soilik, janaria gorputzari eskaintzeko egiten den prozesua energia emateko, baizik eta bizitza prozesu bat da  barne sentimenduak eta emozioak nolabaiteko erlazioan egonda.
 Elikatzeko momentuan lagunekin edo familiarekin egotea onuragarria da norberaren gorputzarentza eta bizitzari zentzua ematen dioten gauzez gozatzen ikasteko.